Pasabide berria eraikitzeko, zaharra kendu behar izan zuten atzo. Gauez egin zituzten lanak, trafikoan eragin txikia sortzeko. Trafikoa herri barrutik desbideratu zuten.
Pasabide berria jarri eta erabiltzeko moduan egon artean, oinezkoek pultsadoredun semaforoak erabiliz pasatu ahal izango dute errepidea.