Nora Kortaberriak Munduko txapelketako final-zortzirenak jokatuko ditu Espainiarekin Suediaren aurka

Barren.eus 2016ko uzt. 9a, 15:40

Nora Kortaberria Bilbao elgoibartarrak junior mailako Munduko Eskubaloi Txapelketa jokatzen dihardu Moskun, Espainiako selekzioarekin. Hirugarren postuan amaitu du Espainiak lehen fasea eta Suediaren aurka jokatuko dute final-zortzirenetako kanporaketan, astelehenean.

Espainiako selekzioa C Multzoan lehiatu da, eta hirugarren postuan sailkatu da sei punturekin. Argentina (26-21), Egipto (14-10) eta Kazakhstan (30-17) taldeen aurka lortu ditu garaipenak, eta porrotak Alemaniako (19-24) eta Errumaniako (12-30) selekzioen aurka iritsi ziren (ikusi emaitzak). Multzoko azken partida Kazakhstango selekzioaren aurka jokatu zuen Espainiak, eta Nora Kortaberriak partida borobila osatu zuen, bost gol sartuta. Taldeko goleatzaile nagusia izan zen Maria Prietorekin batera.
Final-zortzirenetako neurketan Suediako selekzioaren aurka jokatuko dute espainiarrek. Suediarrak bigarren postuan sailkatu dira D Multzoan, Errusiako taldearen atzetik. Partida bakarra galdu dute, etxean jokatzen duen Errusiaren aurka, hain justu ere, multzoko azken neurketan (lau multzoetako sailkapenak).
Gainerako partida guztiak moduan, streaming bidez zuzenean eskainiko dute Espainia eta Suediaren arteko norgehiagoka, ihf.info webgunean. Astelehenean (uztailak 11) izango da partida, 13:00etan, Moskuko Sport Palace Dynamo Krylatskoe kiroldegian.

∞Lotura duten albisteak:


nora kortaberria elgoibar espainia joaquincorrales