Ohi duten legez, euskarazko zein gaztelerazko liburuak sartu dituzte gomendatutakoen zerrendan eta idazle elgoibartar baten liburua ere badago horien artean, Jairo Berbelek orain gutxi kaleratu duen Siempre: la leyenda de la pecosa de ojos verdes izenekoa, hain justu ere. “Espero dugu gida honek udako zuen irakurgaiak aukeratzen laguntzea”, adierazi dute Gotzon Garate Udal Liburutegiko arduradunek. Ebookean irakurtzen dutenek www.eliburutegia.euskadi.eus webgunean eskuratu ditzaketela irakurgaiak gaineratu dute. Uztailean, Liburutegiko ordutegia 8:00retatik 14:00etara izango da. Abuztuan itxita egongo da. Informazio gehiago behar izanez gero liburutegia@elgoibar.org (943 743 525)
- Ikusi hemen: 2016 Udako Irakurketa Gida