Galtxagorrixak jai herrikoien aldeko Soraluzeko gazte mugimenduko kideek sarean zabaldu duten bideo baten bidez bota die desafioa elgoibartarrei. “Elgoibartarrok, nazkatu gara zuen inbasioaz! Herri txiki bat gara baina gure tontorrak defendatuko ditugu. Karakate beti izan da Solaruleze eta hola aldarrikatzen dugu oraindik ere”, azaldu dute. Era berean, Karakate berreskuratu nahi duten elgoibartarrei uztailaren 25ean Soraluzera agertzeko deia egin diete. “Gila zubira etortzera desafiatzen zaituztegu! Berba egin orain edo isildu betiko”.
Santiago Santa Ana jaietan murgilduko dira plaentxiarrak uztailaren 21etik aurrera.