Argentinako Zingaros musika taldea Europako bira batean Polonia, Alemania, Danimarka, Austria eta Eslovakia igaro ondoren, Euskal Herrian Gasteizen (uztailak 17) eta Ermua (uztailak 18) jo ondoren iritsiko da Elgoibarrera, Garateren jaioterrira, estreinakoz. Europa ekialdeko motxailen pasio eta euforia doinuak tangoaren nostalgia eta malenkoniarekin uztartuz sortutako abestiak eskainiko dituzte ijitoen hizkuntzan edo errusiarrez abestuta, zein musika tresna hutsez. Gitarra joko du Alejandro Monterok, bibolina David Macchionek eta Alex Garatek akordeoia.
20:00etan hasiko da emanaldia Kultur Etxeko sotoan.
Ikus hemen Alex Garatek BARREN aldizkariari (999. zenbakia 2016-07-01 -PDF-) eskaini zion elkarrizketa.
Hona hemen Zingarosek jotzen duen musikaren zertzelada bat: