Telebista programetan parte hartzeaz gain, J.J. Vaquerok webgunerako ere grabatu ditu hainbat bakarrizketa eta irratian ere aritua da. Gaur egun, bere umore saioak antzokietan eskaintzen ditu eta Antena 3 telebista kateko El Hormiguero saioko gidoilari eta kolaboratzailea ere bada. Bakarrizketetan bizitzari begiratzeko bere modu berezia erakutsiko du, zuzena eta barre algarak eragiten dituena.
•Sarrerak salgai
Vaquerorekin arituko da Alex Rabanal lazkaoarra, aurrez ere berarekin ikuskizunak egindakoa, baita Elgoibarren ere (ikus hemen 2013an Elgoibarren eskaini zuten saioko unerik onenekin osatutako bideoa). Bakarrizketa lehiaketa batean hasi eta bere umorea beste hainbat lekutan erakutsi du Rabanalek, baita El club de la comedia lehiaketan ere. Ikuskizunerako sarrerak aurrez eros daitezke 10 euroan Tantaka eta Lanbroa tabernetan edo edo Ibai-Ondo erretegian. Soberan izanez gero Herriko Antzokiko lehiatilan ipiniko dituzte salgai, 15 euroren truke.
Uztailaren 22an, barixakua, eskainiko dute saioa Herriko Antzokian, 20:30ean hasita.