Santana festak ospatuko dituzte Mendaron barixakutik martitzenera bitartean

Barren.eus 2016ko uzt. 21a, 10:48

Aurten 25 urte bete dituen Bizi-Poza txarangak botako duen txupinazoarekin hasiko dira ofizialki santanak Mendaron, barixakuan, uztailaren 22an. Gero, sei egunez festan murgilduko dira mendaroarrak. (egitaraua dauka)

Hemen dira santanak. Arropa etiketen erakusketaren inaugurazioa izango da jai egitarauko lehen ekintza, barixakuan, 18:00etan, eta salbea egingo dute gero Azpilgoeta elizan. Ofizialki, baina, udaletxeko balkoitik botako duten txupinazoarekin hasiko dira festak, 19:30ean. Bizi-Poza txarangari eman diote aurten jaiak ofizialki hasteko ardura, txaranga sortu zela 25 urte bete direla-eta. Txupinazoaren ostean, Katasorginaren jaitsiera egingo dute. 

Jaietako egun nagusi bihurtu den Koadrilen Eguna ospatuko dute zapatuan (uztailak 23). 

Ikus hemen 2016ko santana jaietako EGITARAUA eta gehigarri berezia BARRENen (PDF)

santanak mendaro egitaraua barren

•Eraso sexistarik gabeko jai parekideen alde

Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak hainbat argibide kaleratu ditu jaietako egitarauan, eraso sexistarik gabeko jai parekideak izateko helburuarekin. Gainera, jaietan horrelako jarrerarik gertatzen den ikusteko behaketa egingo dute. Informazio osoagoa BARREN 1001. zenbakian –PDF-

2015eko santana jaietako errepasoa, argazkietan eta bideoan: