Alde batetik, Sallobenteko sektretuak izeneko mendi ibilbideko balizatua aztertu eta hobetu dute; bestetik, Pedro Mugurutzako eskola zaharrean lokal bat egokituko dute grafiti tekniken bidez, herriko elkarteek aurrerantzean egingo duten erabilerara egokitzeko.
Izan ere, Uztaileko auzolandegiaren helburua bikoitza da: ondarea berreskuratzea eta ingurumena hobetzea. Horretarako, Espainiako Estatuko hainbat jatorritatik etorritako 16 gaztek parte hartu dute. 18tik 26 urtera arteko gazteak, hain zuzen ere. Elgoibarko Udalak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan antolatu du auzolandegia.
Lana egiteaz gainera, inguruak ezagutuz gozatzeko aukera ere izan dute Arreiturre Institutuan ostatu hartu duten gazteek, eta arratsaldeetan eta asteburuetan inguruko kostaldeko herriak bisitatu dituzte eta Donostiara ere egin zuten txangoa.
- ikusi elgoiband.blogspot.com.es blogean auzolandegiko gazteek eginiko lana.