Espainiako Vuelta Elgoibartik eta Mendarotik pasako da gaur

Barren.eus 2016ko ira. 2a, 09:10

Espainiako Vueltaren 13. etapak Bilbo eta Nafarroako Urdazubi-Dantxarinea batuko ditu gaur (irailak 2). 214 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek eta bidean Elgoibartik eta Mendarotik igaroko dira, 13:14 eta 13:32ak bitartean. 634 errepidea itxita egongo da trafikoarentzat ordu-tarte horretan.

Nazioarteko txirrindularirik onenak, besteak beste, Chris Froome, Nairo Quintana, Alejandro Valverde eta Alberto Contador, Elgoibartik eta Mendarotik pasako dira gaur eguerdi partean. Aurreikuspen azkarrenen arabera 13:14ean ailegatuko dira txirrindulariak Elgoibarrera eta 13:23an Mendarora.

Txirrindulariak pasa bitartean itxita egongo da 634 errepidea eta autobus zerbitzuetan ere eragina izango du. Lurraldebusek jakinarazi duenez, 12:30ak eta 13:45ak bitarte atzerapenak izango dira Debabarrenako zerbitzu guztietan. Gainera, zerbitzu hauek bertan behera geldituko dira: DB05 Ondarroatik Zumaiara doan linea. Debatik 13:15ean irteten den autobusak ez du Debatik Mutrikurako ibilbide zatia egingo eta Mutrikutik 13:25ean irteten denak ezta Mutrikutik Debarako zatia ere.