Elgoibarren jendez beteta egon dira Txankakoako zubi ingurua eta King-Kong-eko zubia. Ikusleen artean ume asko zeuden, oraindik oporretan baitaude. Aurreikuspen azkarrenak betez, 13:17 inguruan pasa dira Elgoibartik lehen txirrindulariak, ihes eginda zihoan dozena bat txirrindulariz osatutako taldetxoa. Tropela hamar bat minutuko atzerapenarekin pasa da, Movistar taldeko txirrindulariak buruan zirela.