Uraren hodia zulatu eta urak gainezka egin du Trenbide kalean

Barren.eus 2016ko irailaren 5a

Trenbide kalea berrurbanizatzeko lanetan diharduten beharginek hodi bat zulatu dute eta kale osoa gelditu da urazpian.

15:00ak inguruan zulatu dute kalea urez bete duen hodia eta sortutako arazoari irtenbidea eman nahian dihardute oraindik. Inguruko zenbait etxe urik gabe laga behar izan dituzte, baina 19:00ak ingururako arazo guztia konponduta egotea espero dutela jakinarazi dute Udaltzaingotik.

Duela zenbait urte ere antzerako zerbait gertatu zen Madalako parkea berritzeko lanetan ari zirela.

trenbide kalea ur ihesa elgoibar 1