Duela 25 urte ahokordetan izan zuen kartzioma gogora ekarri du Hasier Etxeberriak bere blogean idatzi duen sarreran, eta azaldu du era berean, zenbateraino izan zuen lagungarri literatura gaixotasunaren ondorioak gainditzeko. "Literaturak minak kitatzeko balio duen segurantziaz bizitu naiz harrezkero, eta hala, bide beretik, nire eztarrian aurkitu berri zizkidaten kartzinomak pasatu egin nizkion Damian Arruti izeneko nire pertsonaia gaizoari Eulien bazka eta Mutuaren hitzak eleberrietan. Haren lepoan jarri nire gaitzak".
Karzioma berriro sortu zaio orain, ordea: "Bortitzago, biziago, erasokorrago". Gaitzari aurre egiteko kemenez dagoela ere idatzi du. "Aitortu, une honetantxe galtzeko aukerek irabaztekoek baino handiagoak diruditen arren, ez nauela guda honek etsituta harrapatuko. Etorri behar badu, betor, hementxe aurkituko nau eta zango bat zepoan harrapatuta daukan otsoaren amorru berberarekin"
- Irakurri hemen post osoa: Minbizia dut