Beinke bertso eskolak bertsolaritza ezagutzeko, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko eta hizkuntzarekin jolasean ikasteko aukera paregabea eskaintzen duela azaldu dute Elgoibarko Izarrako arduradunek. “Gustura daude ikasle eta irakasle jardundakoak, eta aurrera egiteko indartsu”, gaineratu dute. Egitasmo hau Udalaren laguntzarekin gauzatzen da.
Aurrez ibilitakoek zein lehen aldiz bertso eskolara hurbildu nahi duten bertsozale gazteenek irailaren 23rako eman beharko dute izena Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen bulegoan edo Internetez ere egin daiteke.
Saioak bi adin tartetan berezituko dira eta astearteetan emango dira Merkatu Plazan duten lokalean.
- 5-9 urte bitarteko umeak; 17:30-18:30 (izena emateko klik)
- 9 urtetik gorako gaztetxoak; 18:30-19:30 (izena emateko klik).
Informazio gehiago: 943 741 626 (Naiara) / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus