10:00ak inguruan Kalegoen plazatik abiatu, eta, herriko kaleetatik itzuli bat eman ostean, Sallobente-Ermuaraneraino joango dira bizikletaz. Handik, Kalegoenera itzuliko dira berriz. Plazan txorizo egosia eta freskagarriak banatuko dituzte antolatzaileek eta indarrak berreskuratu ostean, molto motoekin, trizikloekin eta bizikleta txikiekin egiteko lasterketatxoa antolatu dute. Kalegoen plazan hasita, Errosario eta San Bartolome kaleetan zehar joango dira partaideak, berriz ere Kalegoen plazara iritsi arte. Lasterketaz gainera, gaztetxoek bizikleta gainean duten trebezia neurtzeko balioko duen ginkana bat ere prestatu dute, iaz hasitako bidetik.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, haur nahiz heldu, herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.