Aurreko urtean izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere patinatzeko eskolak antolatu ditu Mendaron Pili Villanueva irakasleak. Umeentzako eskolak irailaren 20an hasi eta abenduaren 13ra arte izango dira astearteetan, 18:00etatik 19:00etara, Goñati pilotalekuan. Nagusientzako eskolak ere Goñatin izango dira, asteazkenetan baina, eta 19:00etatik 20:00etara. Irailaren 21ean hasiko da nagusientzako ikastaroa eta abenduaren 14ra arte izango da. Babesak (eskumuturretakoak, ukalondoetakoak, belaunetakoak eta kaskoa) derrigorrezkoak izango dira. Izena emateko honako telefono zenbakira deitu bgehar da: 600 658 203.