Txalaparta hotsekin hasi zen ekitaldia eta kopla doinuek jarraitu zieten. Ondoren, hitzek hartu zuten lekua. Hainbat kazetariren, idazleren, unibertsitate irakasleren… esanak irakurri zituzten zenbait elgoibartarrek eta une bereak hizkiak ipini zituzten pankarta batean "Egin herri irri" esaldia osatuz.
Ondoren, EH Bilduko ordezkariek hartu zuten hitza. Marian Beitialarrangoitia eta Aitzol Cajaravillek berba egin zuten lehenengo eta Arnaldo Otegik hartu zien hitza gero. Otegik Elgoibarren izaera industriala azpimarratu zuen eta era berean esan zuen batzuk etengabean saiatu izan direla frogatzen beraien gestio eredua oso ona dela eta beraien eredutik herri honek baliabideak ongi ustiatu eta gainera lanpostu duinak sortuko dituztela, bere esanetan ordea, "2008tik hona industrian 75.000 lanpostu galdu dira zuzenean eta beraz industriak pisua galdu du gure ekonomian. Euskal Herrian milaka gazte joan izan dira herbeste ekonomikora hemen lanik ez dutelako". Gaineratu zuen irailaren 25eko hauteskunde egunaz gain, 26a ere etorriko dela eta "argi daukagu epe motzean enplegu duinaren, gazteen lanaren eta babes sozialaren inguruan planteatu behar direla. Baina gaur eman ditzakegun alternatiba industrialak eta estrukturalak izateko guk estatu bat osatu behar dugu Euskal Herriak estatu bat izan behar du. Izan ere, orain moderno askok esaten digu estatuek ez dutela zentzurik, hau mundu globalizatua dela".
Ekitaldiaren amaiera Gabi Agirregomezkortak eta Alfonso Guillok kantuz jantzi zuten.