Biziki proiektuaren bitartez bizikletak euskara, artea, feminismoa eta mugikortasunarekin duen harremanaz hausnartu nahi dute, alegia, bizikletak gure gizartea eraldatzeko izan dezakeen ahalmenaz. Horrekin batera, sorkuntza prozesu bizia gauzatu nahi dute. Hogei argazki testu bikote sortu nahi dituzte, landutako gaiak ikuspegi artistikotik jorratuz, eta, irudiak hitz eta soinuekin nahastuz.
•Crowdfunding kanpaina
Urriaren 24ra arte iraungo duen crowdfunding kanpainari ekin diote laguntzak batzeko eta, jendeak emandako euro bakoitzeko beste bat jasoko dute Foru Aldunditik diru-laguntza gisa, epearen barruan proiektua garatzeko minimo bezala finkatu duten kopuru jakin batera iristen badira. Proiektua diruz laguntzen duten pertsonek sariak jasoko dituzte trukean, eta beste hainbat modutan parte hartzeko aukera ere badago. Besteak beste, diseinuan lagunduz, webgunearekin, artelanak erakusteko antolatuko duten inagurazio festa egiteko lokala lagaz, e.a.
•Kanpainaren jarraipena sare sozialetan
Kanpainak iraun bitartean proiektuari buruzko xehetasunak aletzen joango dira facebook https://www.facebook.com/hiriaskoberebaitan/ eta twitter https://twitter.com/hiriasko sare sozialetan, eta #BIZIKI traolarekin igoko dituzte bertara aurretik sortu dituzten argazkiak, bideoak, testuak eta saretik arrantzatutako bestelako materiala.
Gipuzkoako Foru aldundiak META! deialdiaren barruan bultzatuko dituen hogei kultur proiektuetako bat da Biziki.
Biziki proiektuko talde eragilea osatzen duen hirukoak (Unai Villena, Aitor Gomez eta Asier Olabarrieta) lehenago ere egin du lan elkarrekin. Aurretik egindako proiektuen artean “Hiri Asko Bere Baitan” (hiriaskoberebaitan.com) nabarmentzen da, Bilboko udaletxeak antolatutako "Ideiak Martxan" lehiaketan saritua 2014ean.
- Biziki proiektuari buruzko informazio guztia hemen: https://eu.goteo.org/project/biziki
Biziki proiektuaren deskribapen laburra ere egin dute honako bideoan: