Aurreko urtean Aita Agirre plazan egon eta gero (ikus iazko argazki-bilduma), berriz Maalako parkera itzuliko da Sanlo eskubaloi kirol-taldeak antolatutako garagardo feria. Gaur zabalduko dute 18:30ean, eta 21:00etara arteko pintxo potean ganbak plantxan dastatzeko aukera izango da. 22:30erako Garazi Ayesta eta Xabi Larrañaga elgoibartarrek osatzen duten Dardara taldearen kontzertu akustikoa dago iragarrita.
Barixakuan 18:30ean irekiko dute karpa eta berriz izango da pintxo potea. 22:30ean The Romanticos taldeak joko du eta gero, bingo solidarioa egingo dute.
Zapatuan ere karpako jai giroaz gozatu ahal izango da, eguerditik aurrera. Muskuiluak eskainiko dituzte pintxopotean, eta musika ere egongo da. Gauean berriz egingo dute bingo solidarioa. Ekitaldi guztiak garagardoz eta jatekoz lagunduko dituzte. Ukondoa, saltxitxak, patata purea, oilaskoa eta patata frijituak egongo dira egunero jateko moduan eta igandean paella erraldoia prestatuko dute.
• Egitaraua
IRAILAK 22 - Eguena
• 18:30 Karparen Inaugurazioa
• 19:00 Irekiera
• 19:00 - 21:00 Pintxo Potea (ganbak)
• 22:00 Kontzertua: Dardara (Garazi&Xabi)
IRAILAK 23 - Barixakua
• 18:00 Karparen Irekiera
• 18:30 - 20:30 Gau Kroserako dortsal banaketa
• 19:00 - 21:00 Pintxo Potea (ganbak)
• 22:00 Kontzertua: The Romanticos
• 23:30 Bingo solidarioa (bakarra)
IRAILAK 24 - Zapatua
• 09:40 Klubeko Argazki Ofiziala Ikastolan
• 10:45 Kirol taldeen talde argazkiak
• 12:00 Irekiera. Pintxo potea (muskuiluak)
• 12:00 Olaizaga kiroldegian, Elgoibarko Beteranoak A - Elgoibarko Beteranoak B
• 14:30 Beteranoen bazkaria
• 22:00 Kontzertua / Dantzaldia: Funkdamental
• 23:30 Bingo solidarioa (bakarra-único)
IRAILAK 25 - Domeka
• 12:00 Irekiera
• 14:30 Paella jan erraldoia