Elgoibarko Izarrak jarriko du txosna bihar, hileko azken zapatuko ferian

Barren.eus 2016ko ira. 23a, 17:38

Hileko azken zapatuko feria antolatu dute Udalak eta Debemenek zapaturako, eta oraingo honetan Elgoibarko Izarrak jarriko du txosna. 11:00etatik aurrera, baserriko oilasko brotxeta eta txorizo egosi pintxoak salduko dituzte.

Elgoibarko hilaren azken zapatuko azoka bihar (irailak 24) izango da. Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera egongo da goizez, eta eguerditik aurrera ganadu erakusketa egingo dute Aita Agirre plazan. 12:00etan Kale Kantariak irtengo dira kantuan. Ordu berean, umeentzako pizza tailerra hasiko da Kalebarren plazan.

  • 9.00-14.00: Baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan.
  • 11.00etatik aurrera: Elgoibarko Izarrak pintxoak prestatuko ditu Kalebarren plazan, Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin.
  • 12:00etan: Kale Kantariak. Elgoibarko kaleak girotuko dituzte, Kalebarren plazatik hasita.