Donostia Zinemaldiko edozein sailetan mundu osorako estreinatutako euskal ekoizpenik onena saritzen du Euskal Zinemaren Irizar Sariak. Epaimahaian Anjel Lertxundi izan da presidente, eta Zinemirako film onena zein den erabakitzeko lanean, Maite Arroitajauregi (Mursego) musikari eta konpositoreak eta Jon Garaño zinemagileak lagundu diote. Aurtengo saria Juan Palacios eibartarraren Pedaló filmari eman diote.
Internet bidez pedalo edo uretako bizikleta bat erosi ostean, hiru lagunek Euskal Herriko kostatik egingo duten hogei eguneko bidaia kontatzen du Juan Palacios zinegileak 71 minutuko filma honetan. Horrela azaltzen du berak. “Zinemagile hasiberri bat hiru laguni segika dabil bidaia nautiko surrealista batean. Bigarren eskuko pedalontzi batean igota, Euskal Herriko kostatik 150 kilometro egiteko asmoa dute, Biarritzen hasi eta Bilbora arte. Pedalontzia, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, zoramen bihurtuko da bidaia: ezbeharra, parranda, biharamuna, xamana, hileta eta abar. Hiru ‘marinel’ hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria bidaia paralelo batean murgilduko da”.
Pedaloaren baimenaz, Eneko Belaunzaran, Jon Lopez eta Joseba Etxeberria dira filmeko protagonistak, Deban bizi den elgoibartarra azken hori.
Pedalo filmaren aurrerapen-bideoa: