“Asteburuan eskaini ditugun otorduetan gainezka izan ditugu mahaiak eta Maalako eszenatokira igo diren musika taldeek giro atsegina sortzen lagundu zuten”, azaldu dute Sanloko arduradunek. Domekan egin zuten paella janean, esaterako, 200 lagun inguru batu zirela jakinarazi dute. Bingo solidarioari esker 600 euro batu dituztela ere nabarmendu dute. “Gure esker ona adierazi nahi diogu Elgoibarko Udalari, laguntzaileei eta herritarrei, eurei esker antolatu ahal izan baitugu festa. Eta barkamenak eskatu nahi dizkiegu Maala inguruko bizilagunei, zaratarik jasan izan behar badute”.
• Liga hasiera Sanloko taldeentzat
Alcorta Forging Group senior gizonezkoen taldeak joan den asteburuan hasi zuen Liga Txapelketa Lehen Nazional Mailan. Barakaldon jokatu zuten lehen jardunaldiko partida eta 25 eta 27 irabazi zuten elgoibartarrek. Ligako bigarren jardunaldian Askartzaren bisita jasoko du Alcortak etxean. Zapatuan, urriaren 1ean, jokatuko dute Olaizaga kiroldegian (19:30).
• Asteburuko partiden ordutegiak
Urriak 1, zapatua (IMH Kiroldegian)
- 10:00 Txarriduna – Pulpo (Infantil Mutillak, lagunarteko partida)
- 11:15 Murgil – Pulpo (Infantil Mutillak, lagunarteko partida)
- 12:30 Deca – Hondarribi (Jubenil mutillak. Lurraldeko Liga)
Urriak 1, zapatua (Olaizaga Kiroldegian)
- 10:00 Bankoa - Amenabar (Kadete Mutilak. Lurraldeko Liga)
- 11:30 Astigarraga - Kukullaga (Kadete Neskak: Euskal Liga)
- 13:00 Tecnifuelle - Kukullaga (Jubenil Neskak. Euskal Liga)
- 17:45 Lauko - Ereintza (Senior Neskak, lagunarteko partida)
- 19:30 Alcorta - Askartza (Senior Mutilak. Nazional Maila)
*Argazkiak: Sanlo.