Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketan parte hartu nahi dutenek 09:00etatik 11:00etara lehiaketarako izena eman beharko dute Mendaroko udaletxeko sarreran. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, euskarriak, lanerako prest ekar daitezke baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarnarik. Hori bai, teknika, formatua eta euskarria libreak izango dira. Herriko kale eta txokoetan margotzen aritu ondoren 13:00etatik 14:00etara bitartean GoƱati pilotalekuan entregatu beharko dituzte lanak eta 14:30ean han egingo dute lehiaketako sari banaketa. Irabazleak 600 euro jasoko ditu, eta 300 euro lehen eta bigarren accesita jasotzen dituzten lanek. Hamalau urtetik beherakoentzako sariak ere izango dira; pintura material sorta, alegia.
Aukeratutako lanekin erakusketa egingo dute, urriaren 7tik 16ra bitartean, Lagun Betikoenean. Ostiral, larunbat eta igandetan ikusi ahal izango dira margolanak 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
- Margo lehiaketari buruzko informazio osoagoa eta oinarriak Mendaroko Udalaren webgunean.