Rockak hartu zuen Mendaroko Garagartza auzoa zapatuan

Barren.eus 2016ko ira. 29a, 09:43

Eguraldia lagun, Mendaroko jendea ez ezik, inguruko herrietatik ere etorri zen jendea Gararock jaialdira. Mendaro, Elgoibar eta Bilboko musika taldeek hartu zuten parte musika jaialdian eta antolatzaileek balorazio positiboa egin dute.

Bikustik Elgoibarko musika taldeak hasi zuen Gararock jaialdia Garagartzako eliza aurreko parkean, eta jendea dantzan jarri zuen. Umeek ere izan zuten rock musikan barneratzeko aukera, eurentzako propio prestatutako tailerrekin. Afalostean, Mendaroko Munlet taldeak Chupacabras diskoa aurkeztu zuen Mendaroko Gaztetxean. Goizaldeko ordu txikiak arte jarraitu zuen musikak Gaztetxean, Bilboko Vulk taldearekin.
Mendaroko lagun talde batek antolatu du Gararock musika jaialdia. Mendaroko kultur eskaintza aberastu eta, bereziki, musikari bultzada eman nahi izan diote ekimen honekin. Garai batean Trinipop eta Garagaua antolatzen ziren Mendaron, eta haren ildotik antolatu dute Gararock. Mendaroko herriari eta herritarrei, herrian bertan musika emanaldi bereziaz gozatzeko aukera eskainiz.

gararock mendaro bikustik

gararock mendaro bikustik1

gararock mendaro bikustik22

gararock munlet artno

gararock munlet artno gaztetxean