Gaztelekuko arduradunek jakinarazi dute Gaztelekuko erabiltzaileen guraso, hezitzaile eta bizilagunei zuzenduta dagoela bereziki ateak irekitzeko egun hau, baina nahi duten herritar guztiak daudela Gaztelekua ezagutzera gonbidatuta: “Hemen aurkituko gaituzte, Gaztelekua zein lantaldea, izan ditzaketen zalantza guztiak argitu eta gure funtzionamenduaren berri emateko prest”.
Urriaren 5ean izango da Ateak Irekitzeko Eguna, 19:00etan, Elgoibarko Gaztelekuan (Gabriel Kurutzelaegi , 4).
- Harremanetarako telefonoak: 943 743 228 / 628 170 330