Gaur, hilak 30, gazteak izango dira protagonista Aiastian. Gazteen elkartzearekin hasiko dira San Migel festetako ospakizunak, 19:00etan, Aiastiako kalamua elkartean. Gauean, 21:00etan, Haritz Euskal Dantzari Taldeak Borja Uzuriagaren oroimenezko dantza erakustaldia eskainiko du Murkaikupe frontoian. Aistiako San Migel jaietan dantza erakustaldia eskaintzen hasi zirela 30 urte beteko dira aurten eta, hori dela-eta, San Migelen inoiz dantza egin duten dantzariak elkartu eta dantzan jarri nahi ditu Haritzek gaur. Dantzaldiaren ostean, auzoko gazteek afaria egingo dute eta Fan&Go taldearekin erromeria izango da gero.
Zapatuan umeek hartuko dute gazteen lekukoa eta eurei eskainitako ekintzak izango dira nagusi egitarauan: umeen jolasak, umeen bazkaria eta umeentzako parkea, hain zuzen ere. Zapatu gauean, berriz, bertso-afaria nabarmendu behar da. Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariek girotuko dute saioa.
Domekan, azkenik, mezarekin hasiko dira ospakizunak eta San Migelgo X. artzain-txakur txapelketa (Euskal Herriko arraza libreko finala) eta idi-demak izango dira eguneko ekitaldi nagusiak. Idien pisaketa 10:00etan egingo dute eta 17:00etan hasiko da lehia. Olidenen, Soarteren eta Txokolateren idi-pareak arituko dira deman. Ikus egitaraua:
30 BARIXAKUA
- 19:00 Gazteak elkartzea. Kalamua elkartean.
- 21:00 Haritz EDTren ekitaldia Borja Uzuriagaren oroimenez.
- 22:30 Gazteen afaria
- Ondoren, Fan&Go taldearekin erromeria.
1 ZAPATUA
- 13:00 Ume jolasak.
- Jarraian, umeen bazkaria.
- Ondoren, umeentzako parkea.
- 18:00 Bolo txapelketa
- 21:00 Bertso afaria: Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikano.
- Ondoren, erromeria Mirari, Aintzane reta Lutxurdiorekin.
2 DOMEKA
- 11:30 Meza.
- Jarraian, Baltzola anaiak trikitilariak
- 12:00 Artzain-txakur txapelketa.
- 14:30 Bazkaria.
- 17:00 Idi-demak.
- Ondoren, Baltzola anaiak trikitilari