Maitasunez Hazi Edoskitze eta Hazkuntza Elkarteak Edoskitzearen Astea antolatu du Elgoibarren, elkartek egiten duen lana herritarrei ezagutarazteko asmoz. Elkartearen jendaurreko aurkezpena egin zuten zapatuan (urriak 1), Kalebarren plazan jarri zuten karpan. Elkartearen eta edoskitzearen inguruko informazioa emateaz gainera umeentzako txokoa ere jarri zuten.
•Edoskitzearen lehen egunak hitzaldia
Datorren eguaztenerako (urriak 5) hitzaldia antolatu dute. Edoskitzearen lehen egunak izenburupean, Maribel Lopez Mendaroko ospitaleko pediatra eta edoskitze laguntzaileak eskainiko du. 17:00etan izango da hitzaldia, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan.