Elgoibarko familia batek bizirik mantendu du Realzale sentimendua lau belaunalditan

Barren.eus 2016ko urriaren 11

Belaunaldiz belaunaldi realzale sentimendua transmititu eta bizirik mantendu duen familia elgoibartar bat ezagutzeko bisitan izan dira Elgoibarren Real Sociedad TV-koak.

Bizitzako sasoi desberdinetan ateratako hiru argazki erakutsi dizkie Egoitz Gurrutxagak Realeko telebistako lagunei. Argazkiotan familia txuri-urdin handi bat ikus daiteke: birraitona, aitona, aita eta bi seme-alabak. Txerra eta Egoitz Gurrutxaga aita semeak realzale amorratuak dira eta sentimendu hori nola jaso eta transmititu duten azaldu diete Real Rociedad TV-koei, ondorengo bideoan ikus daitekeen moduan.