Aurten ere kirol jarduera eskaintza ugaria egingo die herriko umeei Elgoibarko Eskola Kirola Elkarteak. Ikasturtean zehar hainbat kirol praktikatzeko aukera izango dute izena emanda dauden 397 haurrek (iaz 378 izan ziren). Hasteko, atletismo jardunaldia egingo dute Mintxetan, zapatuan, 09:30etik aurrera. Maiatzaren 27ra bitartean beste hainbat kiroletan arituko dira aurre benjamin, benjamin eta alebin mailako umeak, besteak beste, atletismoa, eskubaloia, saskibaloia, izotz hockeya, esku pilota, futbola, herri kirolak eta igeriketa.
Hona hemen Eskola Kirolaren 2016-2017 denboraldiko egutegia –PDF-