Arroza jaki unibertsala da, baina era askotara sukaldatzen da lurralde edo kultura ezberdinen arabera. Zapatuan Maalako parkean egingo duten Munduko arrozen dastaketan munduko hainbat lekutatik etorritako elgoibartarrek (goiko argazkian sukaldarietariko batzuek) arrozez prestatuko jakiak egingo dituzte. Hala, Afrika, Hego Amerika, Europa edo Asiako hainbat herrialdetan arroza sukaldatzeko dituzten “sekretuak” ezagutu eta probatzeko aukera izango da. Ez da lehiaketa gastronomiko bat izango, elgoibartarren artean kulturen arteko elkarbizitza, topaketa eta ezagutza erraztea sustatu nahi duen ekintza baizik.
Ekitaldia 12:00etan hasiko da Madalako parkean
• Elgoibarren Elkar-bizi! jardunaldien egitarau osoa:
- Urriak 13, eguena: Fatima filmaren proiekzioa. 21:30 ean, Herriko Antzokian. Laguntzailea: Ongarri.
- Urriak 14, ostirala: Zine Foruma eta kafea pastekin. El Cairo 678 filmaren harira solasaldia antolatu dute Haizea emakume taldekoek. Loredi Salegik gidatuko du saioa. 21:30ean Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
- Urriak 15, larunbata. Munduko arrozen dastaketa. 12:00etan, Maalan.
- Urriak 18, asteartea: Ikram Ghacham ipuin kontalariaren saioa: Simbad Marinela. 17:00etan, 5 urteko haurrentzat, Udal Liburutegian. Antolatzailea: liburutegikoak eurak.
- Urriak 18, asteartea: Hitzaldia. Belo islamikoa eskolan izenburuko hitzaldia eskainiko du Amalia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak, 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
- Urriak 20, osteguna. Hitzaldia: Zurrumurruei stop izenburkoa. SOS Arrazakeria taldeko Agustin Unzurrunzagak emango du hitzaldia. 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
- Urriak 22, larunbata. Emakume migratuen kulturarteko topaketa, Miriam Herbonek gidatuta. 17:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
- Urriak 25, asteartea: Quita Ourdi ipuin kontalariaren saioa. Arabiar bitxikeriak izena du saioak. Lehen Hezkuntzako lehen mailako eskola umeentzat izango da. 17:00etan, Gotzon Garate Udal Liburutegian. Antolatzailea: Liburutegikoak eurak.
- Urriak 17-28: Jolasean elkar ezagutzen dugu izenburuko tailerra. Herri Eskolan (urriak 17-28) eta Ikastolan (urriak 25-28). Dinamizatzailea: Baikara.