Euskara eta lan mundua uztartu ditu 30+10 mintegiak azken hamar urteotan. Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak 2006an antolatu zuen estreinakoz eta iazkoa, 2015ekoa, izan zen azkena. (IMHren wegunean ikus daitezke 30 +10 mintegiaren hamar edizioetako edukia eta bideoak).
IMHk, baina, enpresa eta erakundeentzat baliagarriak izan daitezkeen euskarazko zerbitzu eta esperientziak ezagutarazten jarraitu nahi du, eta horretara dator Hizkelan izenarekin bataiatu duten jardunaldi ziklo berria. Laneki elkartarekin elkarlanean antolatu du IMHk eta urriaren 19an, eguaztena, izango da aurreneko edizioa IMHn, 08:45etik aurrera. Jardunaldia doakoa da baina beharrezkoa da izena aurrez ematea. Interesa dutenek IMHko webgunean aurki dezakete egitarau osoa eta izena emateko formularioa.
•Gai nagusiak
Honako hauek dira aurten languko dituzten gai nagusiak: enpresetako egonaldien lantokiko prestakuntza euskaraz, prestakuntza iraunkorra euskaraz, hizkuntz-proiektua erakundeetan, hezkuntza kudeaketaren berri ematen duten kasu errealak, eta azken berritasunak lan munduan euskararen erabilera bultzatzeko ekimenetan: Euslan, Enpresarean, Lansarean, Lanabes, Euskaragileak, Ingudea eta Interprest, kode libreko aldi bereko itzulpen sistema berritzailearen demostrazioa, e.a.