Elgoibarko Izarran eskatu ahalko dira Zuberoako ikastolak laguntzeko otarrak

Barren.eus 2016ko urriaren 18a

Zuberoako ikastolak laguntzeko jakiz betetako otarrak jarri dituzte salgai, eta Elgoibarren, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartean egin dezakezue eskaera, azaroaren 30a baino lehen. 

2016 10 18 zuberoakootarra2Bi otar daude aukeran: 40 eurokoa (Ahüzki) edo 52 eurokoa (Irati). Ardi-gazta, ahate-gibela, bizkotxo poltsa, eztia, euskal xerriki patea eta euskal xerriki odolkia ditu Ahuzki otarrak eta ardi-gazta, ahate-gibela, bizkotxo poltsa, eztia, euskal txerri lukainkak eta txahal xehetua saltsan Irati otarrak.

 

Eskaerak egiteko: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626