Hamabost lagunentzako lekua egongo da, eta partaideek liburutegiko materiala erabiltzeko aukera izango dute: hizkuntza metodoak, irakurgai mailakatuak, ikus-entzunezkoak... Saioak dinamizatzaile batek eramango ditu, eta bera izango da gaiak proposatu eta saioak bideratzeko ardura izango duena. Ekimena 16 urte baino gehiago dituzten pertsonei dago zuzenduta eta interesdunek, liburutegian bertan gaurtik eskuragai dagoen izen-emate orria bete beharko dute, urriaren 17tik 21era bitartean. Onarpenak, izen-ematearen arabera egingo dira.