Ez da leku honetan horrelako egoera ematen den estreinako aldia. Izan ere, kamioi gidari batek baino gehiagok erabiltzen du sarrera hori industrialdera sartzeko, baina gune horretan dagoen errotonda txikian kateatuta geratzen dira, ez aurrera eta ez atzera. Une honetan dihardute kamioia erretiratzeko lanetan.