Perretxikoen mundua gertutik ezagutu dute herriko ia 300 ikaslek

Barren.eus 2016ko urr. 24a, 14:36

Elgoibarko 41. Jardunaldi Mikologikoak antolatu ditu Karakate elkarteak aurten. Asteburuko ekintzen ostean, 5 eta 14 urte bitarteko ia 300 eskola ume pasa dira gaur Kultur Etxeko sototik, perretxiko erakusketa ikustera.

Karakate Mikologi Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Jardunaldi Mikologikoen baitan. Joan den barixakuan eta zapatuan Perretxiko pintxo ibilbidean parte hartzeko aukera izan zen herriko hainbat tabernetan. Domekan, berriz, perretxikoen erakusketa jarri zuten Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Gaur, azkenik, Karakateko adituek perretxikoen mundura gerturatzeko bisita gidatuak eskaini dizkiete Elgoibarko eskola umeei. Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako ia 300 ikaslek jaso dituzte Inma eta Ignacio Mugerzaren azalpenak, eta euren zalantzak argitzeko aukera ere izan dute. Aranzadi zientzi elkarteko adituek batu eta identifikatu dituzten perretxikoekin osatutako erakusketa ikusi ahal izan dute sotoan.

• Mendi irteera azaroaren 12an
Perretxikoen munduan gehiago sakondu nahi dutenek Karakate elkarteak eta Morkaiko mendi taldeak elkarlanean antolatu duten mendi irteeran izango dute horretarako aukera. Azaroaren 12an izango da irteera.

perretxiko erakusketa sotoan elgoibar 2

perretxiko erakusketa sotoan elgoibar 1

 perretxiko erakusketa sotoan elgoibar begira

perretxiko erakusketa sotoan elgoibar azalpenak inma

 perretxiko erakusketa sotoan elgoibar azalpenak3

perretxiko erakusketa sotoan elgoibar azalpenak

 perretxiko erakusketa sotoan elgoibar

perretxiko erakusketa sotoan elgoibar sorta

 perretxiko erakusketa sotoan elgoibar lp1

perretxiko erakusketa sotoan elgoibar 3

 perretxiko erakusketa sotoan elgoibar mahaian

perretxiko erakusketa sotoan elgoibar platerean