Bi udal langileri eraso egin dietela salatu du Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2016ko urr. 25a, 17:00

“Atzo, astelehena, urriak 24, Udaleko bi langilek pairatutako erasoen aurrean, Elgoibarko Udalak erabateko gaitzespena erakusten du eta erasoak guztiz kondenatzen ditu”, jakinarazi du Elgoibarko Udalak prentsa ohar bidez.

Elgoibarko Udalak kaltetutako langileei bere “guztizko babesa eta laguntasuna” erakutsi nahi die eta ahalik eta lasterren gertatutakoa argitzea espero du. Momentuz ez dute gertatutakoaren inguruko azalpen gehiagorik eman.