Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera egongo da goizez, eta eguerditik aurrera ganadu erakusketa egingo dute Aita Agirre plazan. 12:00etan Kale Kantariak irtengo dira kantuan Kalebarren plazatik eta kalejiran ibiliko dira. Ordu berean, umeentzako talo tailerra hasiko da Kalebarren plazan. 12:00etatik 14:00etara egongo da talo tailerrean parte hartzeko aukera.
• Hona hemen egitaraua:
- 9:00-14:00: Elgoibarko baserriketako produktuen salmenta Kalebarren plazan.
- 11:00etatik aurrera: KALAMUA GURASO ELKARTEAk PINTXOAK prestatuko ditu Kalebarren plazan, Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin.
- 12:00etan: KALE KANTARIAK. Elgoibarko kaleak girotuko dituzte, Kalebarren plazatik hasita.
- 12:00etik 14:00era: TALO TAILERRA txikientzat.
- Eguerditik arratsaldera: GANADU ERAKUSKETA, Aita Agirre Plazan.