Elisabeth Aranberri Etxanizek akorduan ditu Domu Santu eta Arimen Eguneko mezak eta ospakizunak. Domu Santu bezperan, sermoia izaten zen elizan. Arimen Egunean, berriz, hiru meza izaten ziren, bata bestearen atzetik."Gu zeruak eta infernuak danak ikusitakoak gera hemen", dio ahotsak.eus-en, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzen diharduen egitasmoaren webgunean, honako bideoan:
•Halloween euskal ohitura
Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik "inposatzen" ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri-oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti. Halaxe kontatu diote hainbat lekukok ahotsak.eus-i.
Gaur egungo Halloween komertzialagotik desberdin samar, noski, baina funtsean jai berbera zen: gazte koadrilak elkartu, kalabazak (edo arbiak) hustu, kandelak sartu barruan, kalerik kale ibili beste batzuk beldurtuz... eta guztia ere heriotzarekin estuki lotutako giroan (arimak, fantasmak, hildakoak...). Izara eta maindirez mozorrotzen ziren "ganberroen" ipuinak ere jaso dituzte ahotsa.eus webgunean..
Gaur egungo gehienontzat harrigarria bada ere, 1950. hamarkadara arte, gutxienez, gure herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen, gure nagusiei egindako elkarrizketetan makina bat aldiz entzun daitekeen moduan. Hona hemen lekukotasunetako batzuk, Orion, Bermeon, Urnietan, Oñatin eta Elduainen jasotakoak:
Arimen egunaz eta Halloween jaiaren tradizio europarraz informazio gehigarria Oier Araolaza antropologo eta dantzari elgoibartarraren ondorengo artikuluetan: Halloween euskal festa bat da eta Halloween resurrection 2012.
Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen