Donostiako 64. Zinemaldia duela hilabete amaitu zela aprobetxatuz, Elgoibarko Ongarri zineklubak, Sparrows filma eskainiko du eguen honetan (azaroak 3), 21:30ean.
Rúnar Rúnarsson zuzendari islandiarrak zuzendutako film honek irabazi zuen Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra, iazDonostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra, iaz. Nerabe baten iniziazio kontakizuna oinarri duen filmak lortu zuen jaialdiko sari nagusia irabaztea.
Islandia, Danimarka eta Kroaziaren arteko ekoizpena da Sparrows, eta Ari izeneko 16 urteko mutiko bat da protagonista (Atli Oskar Fjalarsson). Reykjaviken amarekin bizi izan ostean, aitarekin atzera bizitzera joan beharko du, mendebaldeko fiordo urrunetara. Hartu-eman uzkurra izango du han aitarekin, eta txikitako lagunak ere aldatuta ikusiko ditu. Giro etsigarri horretan, Arik bere bidea egiten saiatuko beharko du.