Sortuk alderdiko zuzendaritza nazionala eta herrialdeetakoak osatzeko taldeen proposamena aurkeztu du gaur (azaroak 3). 29 laguneko zuzendaritza nazionala izango du Sortuk, eta gaur hamalau laguneko taldea proposatu dute. Idazkari nagusi izateko Arnaldo Otegi politikari elgoibartarra proposatu dute. Preso egon zen garaian ere babes zabala jaso zuen Otegik idazkari nagusi izateko, baina Logroñoko kartzelan preso zegoela-eta, Sortuk hutsik laga zuen kargu hori.
Orain, Otegik eta proposatutako gainerako kideek, militantziaren oniritzia lortu beharko dute alderdiaren gidaritzan aritzeko.
Azaroaren 26ra arte barne hauteskundeak egingo dituzte, eta hor jaso behar lukete oniritzia. Urtarrilaren 21ean egingo dute "birfundaziorako" kongresua.
Miren Zabaletak eta Arkaitz Rodriguezek Donostian eman duten prentsaurreko batean azaldu dutenez, aurkeztu den taldeen helburua da "herri honetan, eragileekin, prozesu subiranista eta independentista bat martxan jartzea da". Sortuk azpimarratu du "iraultza organizatiboa" egin nahi dutela, egiturak "horizontalduta". (iturria: berria.eus)
∞ Lotura duten albisteak: