Asfaltatze-lanek eragindako aldaketak izango dira Trenbide eta Bernardo Ezenarro kaleetan

Barren.eus 2016ko aza. 4a, 10:04

Trenbide kaleko 7tik 23ra tartean eta Bernardo Ezenarro kaleak asfaltatzeko lanek eragina izango dute trafikoan, azaroaren 7tik 11ra bitartean.

Asfaltatzeko lanek irauten duten bitartean, trafikoarentzat itxita egongo da Bernardo Ezenarro 1etik Osasun Zetroko errotondarainoko tartea. Trenbidea gainetik igarotzen duen San Roke auzorako bidean, berriz, aldatu egingo da trafikoaren norabidea. Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, datorren asteko astelehenetik barixakura bitartean egongo dira infdarrean aipaturiko aldaketak.

• Lanak azken txanpan sartuta

Trenbide kalean dauden autoentzako aparkalekuak berritu, eta oro har kale osoa berrurbanizatzeko lanak hasi zituzten abuztu amaieran, eta azken txanpan sartuta daude lanak. 

Proiektu honetan tren geltoki paretik Trenbide kaleko igogailuraino doan ibilbidea berrituko dute, herritarren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetu eta bermatzeko. Horretarako, Trenbide kaleak autoentzako bi norabide izango ditu lehen bezala, baina oinezkoentzako espaloi berria eraikiko dute errepidearen erdialdean. Era berean, pasabideak eraikiko dira kalearen bi ertzetan, oinezkoentzako segurtasuna handitzeko.

Kalea berrurbanizatzeaz gain, hobekuntzak egingo dituzte aparkalekuan. Besteak beste, lurra atondu eta aparkalekuaren marrak margotuko dituzte. Gune honek orain arteko izaera bera mantenduko du, hau da, aparkaleku kopuru bera izango da eta TAOrik gabeko gunea izaten jarraituko du. 

∞ Lotura duten albisteak:

 trenbide obrak elgoibar mapa1

trenbide kalea obretan 1 elgoibar

2016 11 04 trenbide kalea obretan 2