Altzolako eliza berrituaren inaugurazioa egingo dute domekan, Donostiako Gotzainaren parte hartzearekin

Barren.eus 2016ko aza. 4a, 11:17

Altzolako San Juan Bautista eliz-parrokia zaharberritzeko lanak amaitu dituzte, eta hainbat hilabetez itxita egon ostean, domekan (azaroak 6) irekiko dute berriz. Eliza berritua inauguratzeko ospatuko duten mezan Jose Ignacio Munilla Donostiako Gotzainak hartuko du parte. Egun berean Angel Bazterretxea apaizaren agur mezan ere hartuko du parte Munillak, Mendaron.

Datorren domekan, azaroaren 6an, inauguratuko dute Altzolako San Juan Bautista eliza berritua. 10:30ean hasiko den elizkizunean Donostiako Gotzain Jose Ignacio Munillak hartuko du parte. Egun berean, baina 12:00etan, Mendaroko Angel Bazterretxea abadearen agur meza egingo da Azpilgoetako Ama-Zerutiarraren eliz parrokian. Hor ere parte hartuko du Munillak.