Amagandiko edoskitzearen alde egiten ari diren lana ezagutarazi eta laktantziaren balioa agerian jartzeko asmoz, Debabarrena ESIk edoskitzeari buruzko argazki lehiaketaren estreinako edizioa antolatu du. Hona hemen argazki lehiaketaren oinarriak:
- Argazkiak originalak eta berriak izango dira.
- Parte-hartzaileek hiruna argazki aurkezteko aukera izango dute.
- Argazkiak koloretan edo zuri-beltzean BPSO.OSIDEBABARRENA@osakidetza.eus e-posta helbidea bidali behar dira.
- Parte-hartzaile bakoitzak bere argazkiei inskripzio dokumentua eta irudia biltzeko eta zabaltzeko baimena erantsi beharko dio.
- Irabazten duen argazkiari errekonozimendua emango zaio abenduaren 22an Mendaroko Ospitaleko ekitaldi-aretoan, eta irabazleari horren berri emango zaio aurretik.