Batetik, arratsaldeko 19:00etan hasita, Kalegoen plazatik Maalara egingo duten giza katea daukagu, 55 elkarte eta 500 lagunen parte-hartzearekin.
Bestetik, berriz, giza katearen amaieran, 19:30ean, Maalako parkean egingo duten Plazera plazara jaialdian, herriko 18 elkartek hartuko dute parte. Jaialdian, besteak beste, errezitaldiak, karaokea, dantza, musika, esketxak eta txirigotak ikusi eta entzungo dira.
Zaila izango da iaz egin zuten Beitxu, Beitxu lipdubaren arrakasta errepikatzea, baina aurtengo Euskararen Eguna ospatzeko antolatu dituzten ekintzetan ere ez da herritarren parte-hartzea eta jai-giroa faltako. Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeko kideek Elgoibarko euskaltzale guztiak animatu nahi dituzte abenduaren 2rako antolatu duten ekimenean parte hartzeko.
∞ Lotura duten albisteak:
- Giza katea eta 'Plazera plazara' jaialdia egingo ditu Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak abenduaren 2an (2016-09-29)
- Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea hasi da Euskararen Egunerako ekimena prestatzen (2016-05-18)
- Elgoibar dantzan jarri du 'Beitxu, Beitxu!' kantuaren lipdub-ak (2016-11-28)
- 'Beitxu, beitxu!' kantuaren leloaren koreografia aurkeztu dute (2015-10-23)
- ‘Beitxu, beitxu!’ rumba doinuko kantua aurkeztu dute eta euskararen “manifestu baikorra” egin (2015-10-09)
- Dagoeneko 49 elkarte-erakundek esan dute parte hartuko dutela aurtengo ‘Euskarak 365 Egun’ ekimenean (2015-05-28)
- Lip-dub-a eta bazkari herrikoia prestatzen ari dira ‘Euskarak 365’ ekimenaren barruan (2015-05-14)
- Euskaraz bizi nahi dut flash mob-ak jendez bete zuen Kalegoen plaza (2014-12-04)
- Euskararen aldeko oihuak hartu du Elgoibar (2014-12-03)