Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea izan zen irailaren 16tik 22ra, "Mugikortasun zentzudun eta iraunkorra, Europarako inbertsioa" lelopean. Elgoibarko Udalak, beste behin ere, bat egin du ekimenarekin eta asteon ospatuko du Mugikortasun Iraunkorraren Astea, azaroaren 21etik 26ra bitartean, hain justu ere. Kaleak oinezkoentzat berreskuratzeko eta erdiguneko kaleetan ibilgailu pribatuen joan-etorriak murrizteko helburuarekin hainbat ekintza antolatu dituzte. Hona nagusienak:
- Erdiguneko kaleak motordun ibilgailuentzat itxita egongo dira aste osoan. Pedro Mugurutza (1 zenbakitik 11 zenbakira), San Frantzisko, San Bartolome eta Santa Ana kaleak erabat itxita egongo dira aste osoan motordun ibilgailuentzat (salbuespenak: anbulantziak, garajeak, … sartzeko beharra duenak, Udaltzaingoarekin jarri beharko da kontaktuan).
- Bide hezkuntzako tailerrak HH5 mailako ikasleei, Elgoibar Ikastolan eta Herri Eskolan. Elgoibarko Udaltzaingoak emango du.
- Azaroak 25: Oin Alai berezia, 60+ taldekoek lagunduko diete boluntarioei egun batez.
- Azaroak 26: Bigarren eskuko merkatua. Herriko ikastetxeak, parrokiako misio taldea, Elgoibarko Izarrak eginiko esku tailerrak, ….
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko Udala saritu du Espainiako Ingurumen Ministerioak, mugikortasun iraunkorra sustatzeagatik (2014-09-22)
- Bigarren eskuko bizikleten azokarekin amaitu zen III. mugikortasun iraunkorraren astea(2013-10-23)
- Ikasleak udaltzain egun batez (2013-10-15)
- Bizikleten bigarren eskuko merkatua egingo dute Mugikortasun Iraunkorraren Astean(2013-09-25)
- Bizikleta elektrikoak herriko ikastetxeei lagako dizkie Elgoibarko Udalak (2013-03-15)
- Patineteak aparkatzeko konponbidea (2012-10-18)
- Lanera eta eskolara bizikletaz (2012-10-17)
- Bizikletaren erabilera sustatuko dute mugikortasun iraunkorraren astean (2012-10-11)
- Ibilgailu elektrikoak ardatz dituen Emugi proiektua martxan da (2011-10-19)
- Hiri mugikortasuneko laborategi izango da Elgoibar (2011-02-22)
- ‘Elgoibar Berdea’: ohitura berriak eta iraunkorragoak bultzatzeko hamar ekintza (2010-04-27)