Azaroaren 25ean eta 26an Elgoibarko hainbat saltokitan egongo dira elikagaiak uzteko kutxak (Eroski eta BM), 9:00etatik 21:00ak arte. Iaz, 16.550 kg. janari bildu zituzten Elgoibarren.
Sanlo Eskubaloi Taldeak ere bat egin du elikagai bilketarekin, eta aurten ere Jokalari bat = kilo bat egitasmoa jarri dute martxan, jokalari bakoitzak kiloko pakete bat edo litroko ontziren bat eman dezan. Esnea, gailetak, azukrea, pardelak, olio kontserbak eta hauts txokolatea moduko janaria behar dela zehaztu dute. Olaizaga kiroldegian egingo dute bilketa, azaroaren 25ean eta 26an, 17:00etatik 19:00etara, eta azaroak 27an 10:00etatik 12:00etara. Iazko kanpainan 400 kilo bildu zituen Sanlok eta marka hori hausteko helburua jarri dute aurten.
∞Lotura duten albisteak: