Su ta Gar taldeko Aitor Gorosabelekin berbaldia Mendaron, abenduaren 12an

Barren.eus 2016ko aza. 29a, 21:17

Aitor Gorosabel Su ta Gar taldeko abeslariarekin solasaldia antolatu du Mendaroko Gaztelekuak, Udalaren laguntzarekin, abenduaren 12rako.

Ainara Argoitia BARREN astekariko kazetariak dinamizatuko du saioa, eta besteak beste, gizartea, euskara, gazteria eta musika bezalako gaien inguruan duen iritziaz galdetuko dio Aitor Gorosabeli (Eibar, 1970). 19:00etan izango da saioa, Mendaroko Gaztelekuan.

Su Ta Gar talde eibartarra puri-purian dago gainera, urriaren 28an kaleratu zuten-eta euren ibilbideko hamaikagarren diskoa, Maitasunari pasioa izenekoa. Hamar kantuz osatutako lan “berezi eta desberdina” atera dutela azaldu du Eibarko laukoteak.