Amaitu dituzte Trenbide kalea berrurbanizatzeko lanak eta Ziziliongo pasabide berrikoak

Barren.eus 2016ko abe. 2a, 17:41

Gaur arratsaldetik aurrera erabiltzeko moduan izango da Ziziliongo pasabide berria, eta aparkalekuraino doan igogailua ere gau osoan egongo da martxan. Era berean, Trenbide kalea berrurbanizatzeko lanak ere gaur amaitu dituzte.

Sigmako josteko makinaren ondoko pasabide berria gaur arratsaldean zabalduko dute. Era berean, pasabidearen alde batean dagoen igogailua gau osoan egongo da martxan, herriko beste igogailuak bezala. Igogailu hori, hiru leku desberdinetan hartu ahal izango da, hain zuzen ere, pasabidearen goialdean, autobus geltokiaren ondoan, eta Sigmako probalekuan dagoen aparkalekuan.
Era berean, Ziziliongo pasabide berria eraikitzeko lanek iraun zuten bitartean lekuz aldatu zuten autobus geltokia astelehenetik aurrera itzuliko da bere ohiko lekura.

•Trenbide kalea irekita

Trenbide kalean dauden autoentzako aparkalekuak berritu, eta oro har kale osoa berrurbanizatzeko lanak ere gaur amaitu dituzte. Euskotrenek Elgoibarko Udalari lagatako lurretan daude aparkalekuak, eta Elgoibarren trenbide-sarearen integrazioa hobetzeko lanen barruan, egin dituzte lanok.

sigma pasabidea elgoibar

 trenbide kalea elgoibar obrakamaituta 2