Errefuxiatuen aldeko kanpaina berria jarri du abian 2-dean B-rotuzek

Barren.eus 2016ko abe. 7a, 17:38

2-dean besteen azalean izena dauka Elgoibarko 2-dean B-rotuz taldeak gauzatu nahi duen azken egitasmoak. Hainbat ekintzaz osatutako egitasmoa izango dela aurreratu dute.

Ni zorionekoa naiz. Besteak? izeneko ekintza izango da antolatuko duten aurrenekoa. 2-dean B-rotuzeko kideek jakinarazi dutenez, jendea errefuxiatuen egoeraz sentsibilizatzea eta haiei laguntzeko dirua batzea dira kanpaina honen helburuak.

Ekimen honen barruan, Siriarako Pasaporteak Elkarteko kide diren Sara Pinedak idatzi eta Clara Casanovak ilustratutako Zorionekoa naiz liburua salduko dute Elgoibarren, abenduaren 13a eta 14an, King-Kong aurrean, 17:00etatik 19:30era bitartean. Liburua euskaraz edo gazteleraz eskuratzeko aukera dago eta 10 euroren trukean.

Gudan dena galdu dutenen drama azaltzen du Zorionekoa naiz ipuinak, umeek ulertzeko moduan. "Bizitzen ari garen momentuak kontutan izanik, liburu honek familian hausnartzeko hainbat gai jartzen ditu mahai gainean, eta besteen lekuan jartzeko aukera paregabea eskaintzen digu", azaldu dute.

Siriarako Pasaporteak Elkarteak salmentaren irabazi guztiak Atenaseko City Plaza Hotelean bizi diren 400 lagunentzako izango dira. Ia erdiak haurrak dira, Siria, Irak, Pakistan, Iran eta Afganistanekoak. Batutako dirua, bereziki, ur berogailurako erregaia eta elikagai freskoak erosteko erabiliko dutela zehaztu dute.

2dean berotuz zorionekoa maiz elgoibar

∞ Lotura duten albisteak: