Euskararen Eguna izan berri dela-eta, “Jalgi hadi plazara” esaldia margotu zuten gazteek Basarte auzoko jolastokiaren behealdean dagoen zutabean, lelo hori izan baita Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak aurten erabili duena.
Grafitigileek egin ohi duten moduan, euren nortasuna eskutuan mantendu nahi izan zuten gazte elgoibartarrek, argazkiotan ikus dezakezuenez.