Mendaroko Txirrindulari Elkarteak haurren artean kirolerako zaletasuna sustatzeko asmoz antolatzen du Gabonetako Haur Krosa, eta bosgarren edizioa antolatu dute zapaturako (abenduak 17). 18:00etan hasiko da proba Mendarozabaletik. 2005. urtetik 2011ra bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, eta lasterketak adinka egingo dituzte. Iazko Haur Krosean ehun ume inguruk hartu zuten parte.
Izenematea doan izango da eta lasterketa hasi baino ordu-erdi lehenago egin behar da irteeran. Parte hartzaile guztiek domina eta gozoki poltsa bana jasoko dituzte bukaeran.